Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jendaurreko epea despeditu ondoren eta Nafarroako Gobernuarekin eta arkitektoarekin hitz egin ondoren hartu du erabakia Urdiaingo Udalak atzo egindako ezohiko bilkuran hartu zuen erabakia. Hirigintza plana artxibatzearekin batera, bere prozedura ere bertan behera geldituko da. Beraz, urdiaindarrek planari aurkeztu dizkioten mila inguru alegazioei ez zaie erantzunik emanen.Nafarroako Gobernuko udal estrategia planifikatzeko sekzioko Rafael Araujo Guarmino buruarekin eta Jose Ignazio Arribas arkitektoarekin hitz egin zuten aurretik udal arduradunek. Eta azken kontu batzuk lotu ondoren hartu du udalak erabakia. Nolanahi ere, plana lantzen aritu diren langileei eskerrak eman dizkie Urdiaingo Udalak. ZergatiaUdal bilkuraren aurretik, atzo eguerdian Migel Angel Zubiria alkateak eta Anabel Zubiria zinegotziak (NaBai) hirigintza plana zergatik artxibatuko duten azaldu zuten prentsaurrean. Migel Angel Zubiriak azaldu zuenez, "gure ustez, etorkizunera begira plan bikaina aurkeztu genuen". Hala ere, aitortu zuen "Urdiaingo herrian eragin ezkorra" izan zuela. "Ez da herriaren edo herriko batzuen begiko izan. Ez da gure asmoa herrian sortu den zatiketari su gehiago ematea eta gehiago nahastea". NaBaiko kideek azaldu zutenez, "plana jendaurrean dagoen bitartean ezin da ez modifikatu, ez aldaketarik egin. Jendaurreko epea bukatu arte, zortzi hilabetez, udalak herritarren kezkak besterik ezin zituen jaso". Epea bukatu arte itxaron dute, beraz, plana artxibatzea erabakitzeko.Epe luzeaAlkateak gogorarazi zuen hainbat arrazoirengatik plana zortzi hilabetez egon zela jendaurrean eta ilbeltzaren 25ean despeditu zela epe hori. "Tarte horretan herritar guztiek plana ezagutu, ekarpenak egin, aztertu, ikasi, iritziak aurkezteko aukera izan dute. Zoritxarrez planaren estudioan eta ezagutzan parte hartze gutxi egon da". Planaren inguruan asko eta negatiboki hitz egin zela nabarmendu zuten alkatetzatik, "planaren aurkezpenaren kontra eginez batez ere".Alkateak azaldu duenez, plana jendaurrean egon den zortzi hilabeteetan "ezer egin ezin zitekeenean, batzuk baliatu dute deskalifikatzeko, neurri gabe kritikatzeko, neurri gabeko erasoekin min egiteko, udala eta alkatea laidotzen saiatu arte". NaBaitik azaldu zutenez, "nork berea defendatzeko zilegizko arrazoiak baditu ere, guztiak sinesgarritasuna galtzen dute irainak erabiltzean". Alkateak galdetu zuen "zergatik ez da utzi jendaurreko epea bukatzen utzi, alegazioen gainean hitz egitera eta aztertzera esertzeko? Zein helbururekin?" PlanaAlkateak atzo prentsari azaldu zionez, Urdiainek hirigintza plan berri bat behar du. Adibide gisa jarri zuen egun indarrean dagoen hirigintza araudian ez dela babes ofizialeko etxebizitzarik aurreikusten eta horrek jendea herritik alde egitea ekar lezakeela. Plan berria egitearena hurrengo legegintzaldian udal ardura izanen dutenen esku utziko dute, eta alkateak esan zuenez, "herriaren onerako bada ongi etorria izanen da" . Atzera bota den planaren edukietako batzukHerria ekialdera eta mendebaldera zabaltzea aurreikusi zuen planak. Zabalgune horiek eta errepidea lotzeko biribilgune pare bat aurreikusten zuen ere, herriko egungo sarbideari trafikoa kentzeko. Guztira hainbat motetako 319 etxebizitza jasotzea aurreikusten zuen planak. Unitateak garatzeko kooperazio sistema proposatzen zuen.Magotteaux eta Viscofan artean 42.238 m2-ko industrialdea aurreikusi zen. Horrekin batera, bi parke publiko: 4.271,93 m2 eta 5.11,78 m2-koak.Hirigintza planean futbol zelaia desagertu egiten zen. Haren eta eskolaren artean dotazioetarako eremu zabal bat aurreikusten zen. Pilotalekuaren parean eskola berria eraikitzea aurreikusi zuen.