626.000 euroko aurrekontua udalarendako

Guaixe 2011ko apirilaren 20a

Aurreko ostegunean onartu zuen Urdiaingo Udalak aurtengo aurrekontua. Migel Angel Zubiria alkateak esan digunez, jarraipeneko aurrekontuak dira. Inbertsioetarako 101.000 euro bideratuko ditu Urdiainek. Zati handiena frontoi ingurua eta herriaren hegoaldeko kale batzuk plaza bezala egokitzeko bideratuko da. Bestalde, erortzear dagoen etxe bat erosi nahi du udalak. Izan ere, aldameneko etxea arriskuan jartzen ari da eta hori eragozteko udalak erosi eta etxea bota nahi du. Bestalde, Saltea enpresak erosi du Urdiaingo argindar banaketa. 261.000 euro ordaindu ditu. Udala ekaineraino arduratuko da argindar banaketaz eta ondoren enpresa berriaren kontu geldituko da.