Kataluniako abesbatza Urdiainen

Guaixe 2011ko maiatzaren 6a

Kataluniako Montcada herriko Mare de Déu del Turó abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar, Urdiainen. Abesbatzaren ezaugarri nagusiak musikarekiko maitasuna eta Kataluniako musika herrikoia zabaltzeko nahia dira. Baina Sakanako herri eder batek ere leku berezia du kataluniarren bihotzetan: Urdiainen. Sortzez bertakoa da abesbatzako lehendakari izan den Pedro Zubeltzu Aiestaran. Urteetan egindako lana eskertu nahian, abesbatzak bere herri kuttunera bidaia antolatu du. Bide batez, kidearen herri eta bailara ederra ezagutu nahi dute. Kontzertua antolatzeko Erkudengo Ama abesbatzaren laguntza izan dute. Altsasuko abesbatzak emanen dio hasiera kontzertuari. Ondoren, eguneko protagonistak, Mare de Déu del Turó abesbatzak, hartuko du txanda. Kataluniako melodia ederrak ezagutzeko aukera bikaina da. Bi abesbatzek elkarrekin itxiko dute kontzertua. Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzako kideek kontzertua itzultzeko asmoa azaldu dute.