Industrialdearekiko interesa dagoela dio gobernuak

Guaixe 2011ko maiatzaren 12a

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentutik adierazi digutenez, "enpresa bat industrialde honetan edo Nafarroako edozein herritan kokatzeko, eskaera eta baimen batzuk egin behar ditu, herri eta erkidego mailakoak. Baimenak lortu baditu, erositako lursailean kokatuko da".Departamentuko iturriek gaineratu digute krisiak ezberdin jo duela Sakanan industriarako lurzorua zuten eta ez zuten herrietan. "Irurtzunen, Lakuntzan eta Arbizun esaterako enpresarien proiektuak hartzeko eta enplegua sortzeko egitasmoak jaso dituzte eta langabezia txikiagoa izan da".  Aurreikusitako industrialdeak "Urdiain, Altsasu eta Sakanako industria ehuna modernizatu eta dibertsifikatzeko balioko du".Departamentuak Sakana eta inguruko enpresarien artea galdetu omen du eta industrialdearekiko interesa sumatu du.