Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bost botoren aldeak eman dio Urdiaingo alkatetza Bilduri. Sebastian Aristizabal Irigoienek Miguel Angel Zubiria Galartzaren eskutik hartuko du aginte makila. Bilduk udalean gehiengoa izanen du lortutako lau zinegotziei esker. Udala Urdiaindarrak Elkarturik Aurrera taldeko 3 zinegotziekin osatuko da. Urdiaingoa emakumezkoak gehiengo izanen diren Sakanako udal bakarra izanen da: 5 emakumezko eta 2 gizonezko. Urdiaindarren artean Nafarroako Parlamenturako lehen aukera Bildu da ere. Udalerako baino 17 boto gehiago eskuratu ditu koalizioak, ezker abertzaleak aurreko deialdian lortutakoak baino 73 boto gehiago. NaBai2011 izan da bigarren indarra 102 botorekin, eta lau urtetan 106 boto galdu ondoren. Aukera abertzaleak Urdiainen legegintzaldi batetik bestera 33 boto galdu ditu. UPNk urdiaindarren 3. aukera izaten jarraitzen du, 24 boto galdu baditu ere. Haietatik PPk 8 besterik ez ditu jaso eta horrek urdiaindarren parlamenturako 5. aukeran bihurtu ditu popularrak. Eskuinak, deialdi batetik bestera, 16 boto galdu ditu Urdiainen. PSN, CDN eta Izquierda-Ezkerrak babes txikia zuten eta horretan ere behera egin dute. Udalaren osaketaBildu1. Sebastian Aristizabal Irigoien2. Aitziber Irigoien Irigoien3. Maite Aldaz Arroyo4. Estibaliz Irigoien IrigoienUrdiaingoak Elkarturik Aurrera1. Regina Galarza Galarza2. Jose Maria Otxoa-errarte Goikoetxea3. Maria Inmaculada Goikoetxea Goikoetxea