Gozategi konkistaren bilduman

Guaixe 2011ko ekainaren 15a

Gaur ikusiko du argia Nafarroaren konkistaren musika bildumak. 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak ekoiztutako lanean Euskal Herriko 17 talderen eta bakarlariren lanak bildu dituzte. Haien artean dago Urdiaingo Iñigo eta Imanol Goikoetxea anaien Gozategi taldearen Nafarroa Bizirik abestia, Bizirik diskoan argitaratu zena. Diskoaren aniztasuna nabarmena da. Gozategiren abestiarekin batera, besteak beste, Bizardunak, El Trono de Judas, Banda Batxoki, Fermin Valenciaga, Siroka, Iparfolk, Petti eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen abestiak daude. Taldeek denetariko gaiak lantzen dituzte: Nafarroa, konkista, eskubide lapurtuak, inbasioa, mugak, Amaiur, Orreaga, historia, oraina eta geroa... Hamaika gai, helburu bakarrarekin: "deuseztatu nahi izan diguten historia ilunpetik ateratzea".Egitasmoa erakundean 2012an beteko den Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena oroitzeko jardueren barruan kokatzen da.