Udalak industrialdearekin zer gertatuko den jakiteko asmoa eta beharra du

Guaixe 2011ko ekainaren 29a

Urdiaingo Udala industrialdearekin zer gertatuko den jakiteko egin beharrekoa egiteko prest azaldu daUrdiain-Altsasu industrialdea zertan den jakin asmoz joan zen bilera Urdiaingo Udaleko zazpi zinegotziak. Nasuinsa enpresa publikoko buru Nacho Nagore eta industrialdeko lanen burua izan ziren azalpenak eman zituztenak. Sebastian Aristizabal Irigoien alkateak jakinarazi digunez, Nasuinsako ordezkariek azaldu zuten erabaki politiko bat aurrera besterik ez dutela eramanen, proiektua Parlamentuan onartua izan delako. Bi arrazoiNagorek zinegotziei azaldu zienez, lanak piskanaka egin nahi omen dituzte. Horregatik, hasi dira hordidura sareen lotura-hodiak jartzen. Horretan hiru hilabete emanen dituzte eta lanek 400.000 euroko aurrekontua dute. Hau da irailerako despedituko lituzkete lan horiek. Eta industrialdeko lehen fasea bukatzeko bederatzi hilabete beharko lukete.Aristizabalek esan digunez, Nagorek azaldu zien pixkanaka hasteko bi arrazoi zituztela. Batetik, Nafarroako Gobernu berria osatu eta kontseilaria kokatzen denerako iraila izanen dela. "Orduan industrialdeko lanekin segitu edo aurreikuspenak aldatzea gerta liteke". Bestea, dagoen eskaeraren arabera eraiki beharra dutela nabarmendu zuten Nasuinsatik. Krisia litzateke horren arrazoia. "Hutsik gelditu daitekeenaren erreserbak dituzte" esan digu alkateak. Industrialdea eraiki beharrean dagoen industria lurra berreskuratzeari eragozpenak ikusi zizkion Nasuinsako buruak: "azpiegitura zahartuak dituzte eta lantegi bakoitza kasu bat da". Etor daitezkeen enpresen inguruan eta sortu daitekeen lanpostuen inguruan ere argibide handirik ez zuten eman. Baina Nafarroako Gobernuak enpresei emandako pizgarriak aipatu zituen.Salmenta prozeduraEnpresaren batek lur-sail bat erosi nahiko balu, Nasuinsari jakinarazi eta erosketa-akordioa sinatuko lukete. Baina lurra erosi aurretik enpresak udalaren obra eta jarduera lizentziak eskuratu beharko lituzke. Horiek lortu ondoren salduko lioke lur-saila Nasuinsak. Bere web orrian Nasuinsak dioenez, enpresak 2 urte baino lehen hasi beharko luke bere jarduera. Enpresak ezinen luke ez lur-saila ezta lantegia alokatu, ezta haiek zatitu ere. Salmenta  egin eta hurrengo 5 urtetan ezinen luke eskuz aldatu. Eta 12 urtez Nasuinsak taneto eskubidea luke.