Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Begoña Durruty beratarrak Mitxitxi-marriau liburua argitaratu du. Haren oinarrian Jose Mari Satrustegik Urdiainen jasotako ipuina dago. Begoña Durruty ilustratzaileak arruazuarrak bildutako kontakizuna moldatu eta ilustratu du, "ipuinaren mamia errespetatzen saiatuz, bi lekukoen kontakizunak hartu eta nire egin dut" dio. 32 orriko album ilustratua Erein argitaletxeak argitaratu du. Salgai dago 15 eurotan.BilketaMitxitxi-marriau leloa ezaguna da Euskal Herriko hamaika txokotan. Ume txikia altzoan jarri, haren eskutxoak hartu eta hitz hauen erritmoan aurpegia laztantzen da: "Mixi marriau/ katuak yan nau,/ aital il nau/ amak yan nau/ arreba ponpoxak/ piztu nau". Lehen aldiz Aita Donostiak jaso zuen lehen aldiz 1951n, Berroetan. Urte batzuk geroago Jose Mari Satrustegik zenbait bertsio bildu zituen, besteak beste, Luzaiden, Arruazun, Irunen eta Sakanako beste herri batzuetan. Hain zuzen, arruazuarrak abestiaren jatorrian dagoen ipuina berreskuratu zuen 1965ean. Urdiaingo Encarnacion Zelaiak eta Antonio Goikoetxeak eman zioten haren berri. Kontakizuna Euskal Herri osoan zabaldu den leloarekin amaitzen da. Ipuina Mitoa herri-kantu eta ipuinetan ikerketa lanean jaso zuen. Haurtzarotik gaztaroraIpuinak metafora ederraren bidez aditzera ematen du umea haurtzaroa utzi eta gaztaroan sartuko dela. "Euskal ipuina, azken finean mito unibertsal batean datza. Osiris heroi edo jainko zatikatuaren antzeko historia da. Haren gorputz atalak Egipton zehar sakanabatuak izan ziren eta Isis bere arrebak, edo emazteak beste aldaki batzuen arabera, arretaz bildu zituen puska guztiak hildakoa bizira itzuliz" azaltzen du ikerketa lanean Jose Mari Satrustegik.