Triatloiak badu harrobia Sakanan

Guaixe 2011ko uztailaren 26a

Haurren mailan Urko Peñagarikano izan zen txapelduna, eta Olatz Azazeta txapeldun ordeaEskerrak euria ez zuela egin, baina lastima larunbat goizeko eguraldi triste eta hotza. Horrek bakarrik kendu zion distira Urdiaingo igerilekuetako paraje ederretan jokatutako Sakanako IX. Haur Triatloiari. Iaz eguzkia zen nagusi eta beste edertasun eta kolorea izan zuen probak. Baina, hala ere, 100 triatleta pasa aritu ziren Sakanako  Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakanako Triatloi Taldearekin, Urdiaingo Aitziber elkartearekin eta Nafarroako Triatloi Federazioarekin batera antolatutako Sakanako IX. Haur Triatloian. Proba Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen.Aipatzekoa da sakandar asko aritu zirela, aurreko edizioetan baino askoz ere gehiago. Nafarroako Triatloi Federazioko epaileek ere hori aipatzen zuten. Horretan zerikusi asko izan du Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak aurten antolatu duen Udako Triatloi Campusak, Urko Berdud, Aitor Mozo eta Mikel Lakuntzaren begiradapean ari diren 25 ikasleak Urdiaingo proban aritu zirelako. Kategoria txikietan triatleta ugari aritu ziren, baina proba nagusian, kadete eta junior mailan, gutxiago. Nolanahi ere, goiz polita pasatzeko aukera izan zuten Urdiaingo igerilekuetan bildu ziren triatleta, guraso eta ikusleek, eta guztien artean giro polita sortu zen.Igeriketa proba Urdiaingo igerilekuetan burutu zen, txirrindularitza proba Urdiaingo bidetik abiatu eta Sarabe parajean barna, eta korrika proba igerilekuetatik abiatuta Urrizti paraje paregabean. Zalantzarik gabe, gune eta ibilbide pribilegiatua, kirolariei asko gustatu zitzaiena. Gure triatletei dagokienez, maila ona eman zuten, haurren kategorian bereziki. Urko Peñagarikano garailea izan zen maila horretan, eta Olatz Azazeta txapeldunordea. Benjaminetan Leire Maiza bigarrena izan zen eta kimuetan Unai Iribar bigarrena. Kategoria nagusian, kadete eta junior mailan, ez zen sakandarrik aritu. Sakandarrak Sakanako IX. Haur TriatloianAurrebenjaminak neskak1.Irati Lopez (Antsoain): 05:068.Estitxu Mateos (Sakana): 05:50Aurrebenjaminak mutilak1.Mikel Ansa (Independentea): 05:095.Xabier Borrega (Sakana): 05:407.Pello Alzelai (Sakana): 05:518.Iker Iribar (Sakana): 06:089.Unax Gabirondo (Sakana): 06:1411. Enaitz Gabirondo (Sakana): 07:30Benjaminak neskak1.Carmen Riaño (Atalaya): 09:182.Leire Maiza (Sakana): 09: 408.Ainhoa Etxaiz (Sakana): 10:439.Ane Goikoetxea (Sakana): 10:4610.Jone Apaolaza (Sakana): 10:5512.Oihane Lakuntza (Sakana): 11:56Benjaminak mutilak1.Pablo Bonafonte (Lagunak): 07:4014.Adrian Jaka (Sakana): 10:1117.Patxi Arakama (Sakana): 10:48Kimuak neskak1.Irantzu Beloki (Antsoain): 14:39Kimuak mutilak1.Ander Noain (Independentea): 11:452.Unai Iribar (Sakana): 11:4611.Oier Aierdi (Sakana): 14:2812.Mikel Apaolaza (Sakana): 14:5213.Josu Jaka (Sakana): 14:5414.Patxi Calleiras (Sakana): 15:0215.Hodei Zia (Sakana): 15:0817.Aitor Colleiras (Sakana): 15:44Haurrak neskak1.Amaia Navarro (Atalaya): 23:522.Olatz Azazeta (Sakana): 24:138.Sarabe Arakama (Sakana): 29:56Haurrak mutilak1.Urko Peñagarikano (Sakana): 21:412.Jokin Alberdi (Sakana): 22:058.Iker Sanchez (Sakana): 25:5110.Asier Juanez (Sakana): 26:3911.Oihan Soto (Sakana): 26:5412.Eneko Diaz de Garaio (Sakana): 27:2213.Josu Olmos (Sakana): 27:3315.Oier Saldaña (Sakana): 28:4217.Jon Diaz (Sakana): 41:17Kadeteak neskak1.Uxue Berruete (Natación Pamplona): 42:22Kadeteak mutilak1.Iñaki Urra (Atalaya): 31:17Juniorrak mutilak1.Xabier Urra (Atalaya): 31:53