Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean Lourdes Goikoetxea kontseilariak jakinarazi zuenez, Nafarroako Gobernuak Sodena enpresa publikoaren bidez Sunsundegui erosiko du. Azaroaren 18rako erosi beharko du enpresa. Goikoetxea kontseilariak berak jakinarazi duenez erosketa "aldi baterako" da, "enpresaren etorkizuneko jabetza zehaztu arte".Lourdes Goikoetxea kontseilariak jakinarazi duenez, hiru aukera daude mahai gainean. Aurrenekoa eta Nafarroako Gobernuaren gogokoena, bazkide industrial batek marka erostea da. Kontseilariak enpresa batzordeari jakinarazi zion erosle posible bat egon daitekeela, baina ez zuen ezer aurreratu. Bigarrena, egungo zuzendaritzako kideak lantegiaren kargu egiteko interesatuta egotea litzateke eta, atzena, langileek kooperatiba bat edo lan-sozietate bat sortzea. Langileek egungo egoeran ez dute azken aukera bideragarri ikusten.ErreakzioakNafarroako Gobernuak hartutako erabakiarekin UGT pozik agertu zen, "horrela Sunsundeguiren bideragarritasuna eta etorkizuna bermatzen baita". UGTk jakinarazi zuenez, Nafarroako Gobernuarekin "jarrera zorrotza" izanen duela, "bere hitza bete eta inbertitzaileak ekarriz enpresaren bideragarritasuna bermatzeko". UGTk, azkenik, ELAren eta LABen kontra jo du eta salatu du "Sakanako enpresa askotan izaten ari diren jarrera oztopatzaile eta arduragabea". UGTren iritziz "ekoizpen-ehunaren eta industria-desertifikazioaren konplize bihurtzen ari dira". Sindikatu sozialistak langileei gertatzen ari dena aztertzeko eskatu die.ELAren ustez "Gobernuak emandako lehen urratsa garrantzitsua da" eta beste batzuk eskatu ditu. ELA inbertsoa sartzearen alde agertu da eta egungo kudeatzailearen kudeaketarekin zalantza azaldu du. ELAtik azaldu dute erosteko aukera ezin izanen zela gauzatu akordioan inplikatu ez balitz.LABen iritziz Sunsudeguiren etorkizuna oraindik arriskuan dago eta ez daude etorkizunerako bermerik. LABeko kideen iritziz "kontseilariak arrazoia eman digu, UGTk eta ELAk sinatu duten akordioarekin ez dute inolako bermerik lortu, eta enpresa gobernuaren esku gelditzen da, inbertitzailearen zain. Astelehenetik dugun bakarra 40 lanpostu gutxiago dira eta lan baldintza eskasagoak". Sakandarrei Sunsundeguirako benetako alternatiba exijitzen jarraitzeko eskatu zieten.NaBaik berriarekin poza eta lasaitua hartu du, "Sakanarako eta enplegurako berri oso garrantzitsua delako". Dena den, behin-behineko neurria izateak "kezka" sortzen dio koalizioari. NaBaik kontseilariak gaiaren berri Parlamentuan emateko eskatu du.Bilduk dio erosketa behin-behinean lantegiaren desagertzea eragozten duela. Koalizioak Nafarroako Gobernuari egoera behin betiko konpontzeko lehenbailehen urratsak emateko eskatu dio. Esku-hartzeaSunsundeguik ibilbide luzeko bidaiarien autobusen eta trenen karrozeria egiten du. Azterketa egin ondoren, 2009an Nafarroako Gobernuak enpresa laguntzeko plana jarri zuen martxan: produktu ona zuelako; industria-krisiak bereziki eragindako eskualde batean zegoelako eta 275 langilez osatutako plantilla garrantzitsua zuelako.Nafarroako Gobernuaren azterketak enpresaren ekoizpen-prozesuan akatsak antzeman zituen. Hala, Sunsundeguiko zuzendaritza aldatu zuen jarduerari eta lanpostuei eusteko asmoz. Ordutik hona Nafarroako Gobernuak 25 milioi euro eman du mailegu eta abalen artean.Goikoetxea kontseilariaren kalkuluen arabera, Sunsundeguik 3 milioi euroko ekarpen osagarri bat beharrezkoa izango dela sei hilabetetan, enpresarekin azkenean zer gertatzen den jakiten den arte.Une honetan, enpresak bere ekoizpen-gaitasunaren % 60an lan egiten du bidaiarien garraioaren sektoreari eragiten dion krisia dela eta; dena den, datorren otsailean prest izango den prototipo berri bat egiten ari dira.