Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gas Navarrak aurki hasiko ditu Urdiain gasez hornitzeko lanak. Aurreko astean egitasmoaren berri emateko batzarra egin zen Elizazpi frontoian. 100 bat urdiaindar bildu ziren Gas Navarrako zuzendari nagusi Angel Bolillosen azalpenak entzutera. Gasaren erabilerak eta abantailak azaltzeaz gain, eskaera nola egin behar den azaldu zuen. Haren aldamenean Nafarroako Gobernuko ordezkari Iñaki Morcillo eta Urdiaingo alkate Sebastian Aristizabal Irigoien izan ziren. Bestalde, Hezkuntza Departamentuak ikasturte honetan lanetarako laukorik ez duela jakinarazi dio Urdiaingo Udalari, "ez konponketak egiteko ezta eraikin berriak egiteko". Hala azaldu digu alkateak.