100 botoren aldearekin Amaiur lehena

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Lehen indarrak, Amaiurrek, 100 botoren aldea atea dio bigarrenari, Geroa Bairi. Aurreko deialdian bezala, UPN-PPren babesak behera egiten jarraitzen du Urdiainen, 13 boto gutxiago, baina hirugarren indarra da koalizioa, sozialistei aurre hartuta. Azken horiek botoen erdia baino gehiago (41) galdu dituzte Urdiainen. I-Ek, berriz, lau boto jaso ditu, 5era iritsiz.Amaiur eta Geroa Bairen aukera abertzalea nagusi da Urdiainen (264), duela hiru urte baino bi boto gehiago. UPN-PP eta PSN taldeak, berriz, 54 boto galdu ditu 82rekin gelditu baita. Bestalde, NaBaik lortu zituen datuekin alderatuta, Geroa Baik 44 boto gutxiago eskuratu ditu.