Sagasetak bildutako dantzak liburura

Guaixe 2011ko abe. 2a, 18:57
Igandean, Gara egunkariarekin batera, Jauziak liburu-CDa iritsiko da Sakanako kiosko eta liburu dendetara. Miguel Angel Sagasetaren lanean oinarritutako lan bikoitza da. Bertan, Luzaideko jauzien urratsak, bideoak eta partiturak aurki daitezke. Miguel Angel Sagasetak Luzaideko ddantzak liburua argitaratu zuen 1977an. Aurten liburua eguneratu eta berrargitaratu du. Liburu horretan oinarritzen da Garak argitaratuko duen lan bikoitza. Iturendarra Luzaideko apaiza izan zen 60 hamarkadan. Bertako dantza tradizioak txundituta utzi zuen. Ikerketa lan sakona egin zuen. Gaur egun Urdiaingo apaiza da.