Jubilatuak, primeran

Guaixe 2011ko abenduaren 13a

Nafarroaren egunean, ohi duenez, Urdiaingo Ostatu txiki jubilatuen elkarteak bere kideak bazkaltzera bildu zituen. 60 bat kide izan ziren Aitziber elkarteko mahaien inguruan bildu zirenak. Bazkari ederraz gozatzeaz gain, dantzaldia eta zare eder baten zozketa ere izan zuten.Horrekin batera, aurten Urdiainen urrezko ezteiak egin dituzten bederatzi bikoteetatik bik Nafarroako Kutxaren oroigarriak jaso zituzten: Presen Goikoetxea Goikoetxea eta Nikolas Galartza Galartza batetik eta, bestetik, Josefina Iriberri Bengoetxeak eta Serafin Goikoetxea Ollagindia. Julian Etxeberria presidentearen eta Txaro Eskisabelen eskutik jaso zituzten oroigarriak.