Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat eguerdian bildu ziren kofradeak elizan, hildako kideen aldeko elizkizunean. Urdiainen San Anton kofradiak 51 kide ditu. Azken urtean kide batek baja boluntarioa eskatu du eta bi kide berri sartu dira: Aritz Arbizu eta Andres Silvestre. Horiek udaletxean egindako bilkuran onartu zituzten. Han ere, kontuak egunean jarri zituzten. Kofradiko idazkaria, Migel Anjel Zubiria da, buruak edo maiordomoak Julian Etxeberria eta Victorio Otxoa dira. Gurutz Zubiria eta Pedro Mari Irigoien izanen dituzte laguntzaile. Guztiak ere Aitziber elkartean bildu ziren bazkaltzera. Trikitixa lagun, bazkaldu ondoren kantuan majo aritu ziren.