Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burundako bi herrien artean industrialdea egiteko hornidura sareak eramateko lanak eginak daude. Udalez Gaindiko Plan Sektoriala kontuan izanik, industrialdeko lehen fasea egiteko lanak ere eman zituen Nafarroako Gobernuak. Sustapen eta Etxebizitza Departamentutik jakinarazi digutenez, lehen faseko lanak behin behinean eman ziren, "pleguan jaso zen Nasuinsa enpresa publikoak lan horiek kontratatzeko eskubidea gordeko zuela". Baldintza hori zegoenez, Nasuinsak ez du kalte ordainik pagatu beharko. Industrialdeko aurreneko faseak 2.524.430 euroko aurrekontua zuen eta Harinsa Navasfalt enpresak jaso zuen haiek egiteko enkargua. Lanak eginen ez direnez ez du dirutza jasoko. Baina enpresak bigarren mailako errepide bazterrean egindako lanengatik 272.205,13 euro eskuratu zituen. Iazko agorrilaren 31n despeditu ziren lanok.