Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gizarte Segurantzak Oier Lakuntza Irigoieni 1.689 euro eskatzen dizkio ezgaitasun pentsioa eta ikasketa beka bateragarri jotzen ez dituelakoAtzo izan zen epaiketa. Lakuntzak adierazi zuenez, "nirea prestakuntza da, ez nago beste langileen egoera berean"Atzokoan epaitu zuten Oier Lakuntza Irigoienen kasua Iruñeko auzitegian eta epaia bi aste barrurako edo espero da. Gizarte Segurantzan eraman du urdiaindarra auzibidera. Lakuntzak Wolfran sindromea du eta horrek %86ko ezgaitasuna ekarri dio. Hala ere, ikasle bikaina da eta gaur egun fisika kuantikoko tesia despeditzen ari da. Hori egiteko 4 urteko beka bat jaso zuen, azken biak kontratu batekin. Gizarte Segurantzarendako ezgaitasunagatik jasotako diru-laguntza eta beka-kontratua ez dira bateragarriak. Beleixe Irratian (FM 107,3) Lakuntzak jakinarazi zuenz, epaiketaren aurretik Gizarte Segurantzak izandako akats bat onartu zuen. "Hasiera batean, niri 2 urte eta 4 hilabeteri dagokion pentsioko dirua bueltatzea eskatzen zidaten. Ohartu zien, aurreneko bi urtetan jasotakoa bekarekin bateragarria zela eta bakarrik 4 hilabetekoa bueltatzea eskatu didate". Dirutan, 11.150 euro bueltatu beharrean 1.689 ematea Gizarte Segurantzari. Berri hori jaso arren Lakuntza eta gurasoek epaiketarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten. Lakuntzak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, epaitegira joan ziren "uste dugulako, kontratua izan edo ez, nire egoera bera zela. Bekaren aurreneko bi urteetan eta hurrengo bietan prestakuntza lan bat egiten nago. Kontratua izateak ez zertan baldintzatu behar pentsioa jasotzeko eskubidea dudan edo ez". EpaiketazAtzoko saiotik "inpresio onarekin" atera zen Lakuntza, Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez. Urdiaindarrak azaldu duenez, Gizarte Segurantzako abokatuak atzokoan argudiatu zuen bekaren aurreneko bi urteetan, kontraturik gabe aritu zenean, ez zuela dirua irabazteko lan bat egin. Aldi horretako ezintasun pentsioa eta beka bateragarritzat jo zituen. "Gizarte Segurantzak bekaren hurrengo bi urteetan ikusten du aldea. Abokatuaren iritziz kontratuarekin nengoen eta, beraz, dirua lortzeko lan bat nuela ". Lakuntzak aitortu egin zuen dirua jasotzen duela. "Baina nik ez du lan egiten bakarrik diru hori jasotzeko. Ni prestakuntza plan baten barruan nago. Niri eman didaten beka horren helburua da doktoretzako titulua ateratzea". Hori horrela dela azaltzeko Lakuntzak adibidea eman zuen: "nik matrikula ordaindu beharra daukat. Beste ikerlariek ez. Eta nire lana tesia ateratzea da" gaineratu du. Legea aldatu beharrazGaur egun dagoen moduan, ezintasuna duen pertsona batendako legea ez da justua, lakuntzaren iritzi. Egoera berean jende gehiago dagoela eta Lakuntzak legea aldatzea eskatu du. Nafarroako Arartekoaren bidez jakin izan dute, bera ere legea aldatu beharra dagoela ikusten duela eta proposamena egin duela. "Luze jotzen du. Ea hasitako bideak aurrera segitzen duen". Bitartean , Lakuntzak tesian lanean jarraitzen du. Maiatzean beka bukatzen zaionez, Lakuntzaren asmoa da uda partean edo tesia defendatzea.