Pablo Urtasun 2. Errioxako itzulian

Guaixe 2012ko apirilaren 23a

Fin dabil urdiaindarra azken aldian. Gaztela eta Leongo Itzulian 3. despeditu ondoren, atzokoan Errioxako 52. Itzulia 2. despeditu zuen. 191 km-ko ibilbidea despeditzen lehena Eugeny Shalunov izan zen. Bere ihesaldi kideak helmugatik 25 km-ra atzean  utzi eta aurrera egin zuen bakarrik. Euskaltel-Euskadik atzean lan egin zuen errusiarra harrapatzeko, baina alferrik. Azkenean, Logroñoko helmugako esprintean Urtasunek bigarren postua lortu zuen, irabazlearengandik 28 segundora. Urdiaindarrak sendo dagoela erakutsi du, baina triste ere agertu zen, bitan irabazteko aukerak izan eta ezin izan duelako garaipenik lortu. Atzokoan bere taldeari ihes egindako txirrindularia harrapatzen inork ez ziola lagundu azpimarratu zuen Urtasunek. Hala ere, bere taldekideen lana goraipatu zuen. Urdiaindarrak Asturiasko Itzulian bilatuko du orain arte izkin egin dion garaipena. Egoi Ardenetan laneanSamuel Sanchez liderrarendako lan egin zuen etxarriarrak Ardenetako klasikoen trilogia ixten duen proban Liege-Bastogne-Liege. Atzokoa Maxin Iglinskiyk irabazi zuen. Egoi Martinez 70. izan zen, 8:22ra.