Partida politak Urdiainen

Guaixe 2012ko uztailaren 4a

Atzo, asteartean, Urdiaingo sanpedro festetan antolatutako pilota ekitaldian pilota partida eder eta lehiatuetaz gozatzeko aukera izan zen. Jubeniletan Agirre eta Unanuari 19-22 irabazi zieten Olanok eta Alduntzinek, eta, afizionatuetan Yoldi eta Pazos 15ean utzi zituzten Ansotegik eta Linzoainek.