Urtasun garaipena 100 metrora gelditu zen

Guaixe 2012ko uztailaren 6a

"Azken 500 metrotarako indarrak gorde ditut, baina lehertu egin naiz. Pozik nago irabazteko zorian egon naizelako, baina triste ere bai, halako aukera gutxi izaten direlako". Pablo Urtasunen hitzak dira, Saint Quentingo helmugan esanak, Tourreko 5. etapa bukatu berritan. Urdiaindarra garaipen handia lortzekotan izan zen atzo. Julien Simonekin (Saur-Sojasun), Matthieu Ladagnousekin (FJD) eta Jan Ghyselinckekin (Cofidis) eguneko ihesaldiko protagonista izan zen. Indarrak azken 25 km-etarako gorde zituzten eta horrek etapa eskuratzeko lehian aritzea ekarri zien. Azken km-an sartzean ihesaldiko kideek 10 segundoko aldea atera zioten tropelari. Laukotean Ghyselinckek erasoa jo eta hanka egin zuen, alde ederra lortuz. Pablo Urtasunek atzetik kontraerasoa egin eta erraz gainditu zuen ihesaldi kidea. Baina akaberako aldapatxoan lehertu egin zen eta tropelak irentsi zuen urdiaindarra. Pablo Urtasunek Tour hasiera bikaina egin du. Astelehenean erori eta kolpe handia hartu bazuen ere, atzokoarekin bitan sartu da ihesaldi onean. 5. etapako sailkapena1.Andre Greipel15. Egoi Martinez      Denbora berean25. Pablo Urtasun    Denbora berean72. Imanol Erbiti    Denbora berean104. Jorge Azanza     Denbora berean112. Gorka Verdugo    Denbora bereanSailkapen nagusia1. Fabian Cancellada48. Egoi Martinez    1:30110. Jorge Azanza    8:28125. Imanol Erbiti    9:42189. Gorka Verdugo    21:07192. Pablo Urtasun    26:14