Triatloi festa Urdiainen

Guaixe 2012ko uztailaren 25a

Eguraldia fresko zegoen baina Sakanako X. Haur Triatloian parte hartu zuten 105 triatletek ez zuten Urdiaingo Urriztiko igerilekuko ur freskoetan sartzeko inolako kexurik egin. Horietako asko sakandarrak ziren, urtetik urtera kopuru handiagoa. Zerikusi asko du horretan Udako Triatloi Campusak eta ohiko ikasturtean barna antolatzen den triatloi eskolak. Aurtengo edizioan 28 sakandar aritu ziren. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu zuen Sakanako X. Haur Triatloia, hainbat entitateen laguntzarekin - Sakanako Triatloi Taldea, Urdiaingo Aitziber elkartea, Urdiaingo Udala eta Nafarroako Triatloi Federazioa - . Aspaldiko partez Urdiaingo igerilekuetan antolatzen da proba, primerako paisaian. Igeriketa aipatu igerilekuetan burutzen da, eta txirrindularitza eta atletismo probak Urrizti, San Pedro eta Sarabe paraje ederretan egiten dira. Proba Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria da. Aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta juniorrak ikusi ahal izan genituen lehian. Jende kopuru polita bildu zen Urdiaingo igerilekuetan triatleta hauen lana gertutik jarraitzeko. Aipatzekoa da Sakana Triatloi Taldekoek lan oso polita egin zutela. Esaterako, Gaizka Peñagarikano bigarrena izan zen kimuetan eta Jokin Alberdi izan zen haurren mailako garailea, Urko Peñagarikano eta Unai Iribarren aurretik. Gainontzeko guztiek ere lan polita eta txukuna egin zuten. Mank-eko Kirol Zerbizuak probaren balantze positiboa egin du. "Partaidetza handia izan da, 140 haur eta gazte izena emanda, aurrebenjamin mailatik hasi eta junior mailara arte. Pozik gaude" adierazi du Amaia Gerrikagoitia teknikariak. Kirolarien artean sakandarrak eta nafarrez gain, arabarrak eta gipuzkoarrak ere aritu ziren. Bestalde, Sakana Triatloi Taldeak proba antolatzeko emandako laguntza eskertu du Gerrikagoitiak. Sakandarrak Sakanako X. Haur Triatloian Prebenjaminak emakumeak1.Ainhoa Torregrosa (Triatlon Antsoain): 4:30Prebenjaminak gizonak1.David Echeverria (Valle Aranguren): 3:564.Ander Villalobos (Sakana T.T.): 4:155.Xabier Borrega (Sakana T.T.): 4:176.Pello Alzelai (Sakana T.T.): 4:1810.Mikel Iriarte (Sakana T.T.): 5:43Benjamin emakumeak1.Adriana Perez (Atalaya): 6:15Benjaminak gizonak1.Gerardo Pascual (Atalaya): 5:44Kimuak neskak1.Marina Etxenike (Valle de Aranguren): 13:156.Leire Maiza (Sakana T.T.): 16:018.Maitane Anton (Sakana T.T.): 16:459.Oihane Lakuntza (Sakana T.T.): 17:4710.Aitziber Agirre (Sakana T.T.): 18:59Kimuak gizonak1.Ibai Arroki (Club Natacion Urederra): 12:112.Gaizka Peñagarikano (Sakana T.T.): 12:335.Patxi Calleiras (Sakana T.T.): 13:237.Mattin Alzelai (Sakana T.T.): 13:399.Unai Villalobos (Sakana T.T.): 13:4911.Axier Andueza (Sakana T.T.): 14:0715.Iñaki Agirre (Sakana T.T.): 14:4818.Adrian Jaka (Sakana T.T.): 14:5719.Beñat Aldasoro (Sakana T.T.): 15:0120.Iker Alvaro (Sakana T.T.): 16:0921.Aitor Salinas (Sakana T.T.): 19:1322.Lander Notario (Sakana T.T.): 20:02Haurrak neskak1.Amaia Navarro (Atalaya): 23:529.Naroa Lizarraga (Sakana T.T.): 28:33Haurrak mutilak1.Jokin Alberdi (Sakana T.T.): 20:562.Urko Peñagarikano (Sakana T.T.): 20:583.Unai Iribar (Sakana T.T.): 22:029.Asier Juanez (Sakana T.T.): 24:5410.Josu Olmos (Sakana T.T.): 24:5515.Eneko Diaz (Sakana T.T.): 25:4516.Mikel Izarra (Sakana T.T.): 26:2418.Iñigo Maiza (Sakana T.T.): 27:59Kadete neskak1.Naia Lopez (Hiruki T.T.): 37:14Kadete gizonak1.Migel Etxenike (Hiruki T.T.): 32:26Junior gizonak1.Juan Alvaro Jimenez (Hiruki): 36:54