Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur jokatuko da Getxoko Zirkuitua-Ricardo Otxoa Memoriala. Euskaltel-Euskadik aurkeztutako taldea Igor Antonek gidatuko du, eta berarekin batera Gorka eta Ion Izagirre anaiak, Mikel Landa, Juanjo Oroz, Alan Pérez, Ivan Velasco, Miguel Mínguez, Pello Bilbao eta Pablo Urtasun urdiaindarra ariko dira. Getxon prestatutako zirkuituari 11 buelta eman beharko dizkiote, 170 km osatu arte. Helmuga 1.200 metroko malda gogorrean egonen da. Proba irabazteko faboritoen artean Igor Anton eta Jose Joaquin Rojas daude.