Zazpigarren etapa Urtasunendako

Guaixe 2012ko irailaren 17a

Urdindarraren bosgarren garaipena daPablo Urtasun urdindarrak garaipen berria du palmaresean: larunbatean lortu zuen, Bretainia Handiko Itzulian. Barnstaple eta Darmouth arteko 170,1 kilometroak egiten azkarrena izan zen. Euskaltel-Euskadi taldearen denboraldiko 8. garaipena lortu du.Pablo Urtasun eguneko ihesean sartu zen Samuel Sanchez taldekidearekin eta beste 8 txirrindularirekin batera. Iheslariek 4 minutuko aldez lortu zuten, atzean Garmin, Endura eta Sky taldeak lanean hasi ziren arte. Hala ere, minututik beherako aldea nahiko izan zuten lasterketa haien artean erabakitzeko. Azken esprintean, Samuel Sanchezen gurpilaren atzean jarri zen Urtasun, eta haren bultzadak lagunduta, De Maar eta Basso atzean uzteko gai izan zen. Euskaltel-Euskadiren web orri ofizialak urdindarraren poz hitzak jasotzen ditu: "Etapa gogorra izan da, desnibel handikoa, eta gogor lan egin behar izan dugu, baina merezi zuen". Urdindarrak taldearen eta Samuel Sanchezen lana nabarmendu zuen. Urdiaingo txirrindulariak 5 garaipen ditu palmaresean. 2006an Alentejon (Portugal) lortutakoa, 2007an Errioxan, 2008an eta 2010ean Asturiasen eta, azkena, 5.a, larunbatean Bretainiako Itzulian lortutakoa.