Baso aprobetxamendua enkantera

Guaixe 2012ko azaroaren 14a

Hiru lote salduko ditu Urdiaingo Udalak. Bakoitza independenteki salduko du, eta denak salduz gero udalak 52.669 euro lortuko lituzke. Aurreneko lotea 233 pagok osatzen dute 380 m3 zur eta 200 m3 egur dituztenak. Haren enkanteko hasierako prezioa 18.300 eurokoa da. Bigarren lotea pagadian garbiketa egitetik aterako diren 884 oin, 1.174 m3 egur egiten dutenak. Enkantean eskuratu nahi duena 11.740 euro ordaindu beharko ditu. Urdiaingo Udalak salduko duen azken lotea larizio pinuz eta alertze japoniarrez osatuta. 6.100 oin inguru dira; 1.150 m3 zur eta 1.143 m3 egur atera daitezke. Haren hasierako prezioa 22.629 eurokoa da. Eskaintzak hilaren 23ra arte aurkeztu daitezke Urdiaingo udaletxean.