Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean aurkeztu zuen Iñigo eta Imanol Goikoetxearen taldeak, Gozategik, bere 7. diskoa, 1992-2012 All Stars. Zuzeneko emanaldietan oso ongi funtzionatzen duten kantuak sartu nahi zituzten diskoan. 13 aukeratu dituzte, tartean dira fandango bat, arin-arin bat eta 1997ko Korrikarako egindako kanta, "beste diskoetan ez zegoen kanta bakarra zen hori". Taldekideek azaldu dutenez, "zuzenekoan emateko gai garen hori" islatu nahi izan dute disko berrian. Horregatik ez da sartu oso moldaketa desberdinetan. Kantuak modernizatuak datoz, baina erroa berdina da. Badaude perkusioak, programazioak, haizeak..." Inongo presiorik gabe grabatu dutela ere aitortu dute. Diskoa kalean, zuzeneko emanaldiak eskaintzen segituko du Gozategik.