Abenduaren 3an izan zen Urdiaingo jubilatu eta pentsiodunen elkartearen eguna. 102 bazkideetatik 56 bildu ziren Aitziber elkartean bazkaltzera. Dantzaldiaz ere gozatzeko aukera izan zuten. Caixak 50 urte ezkonduta egin duten bi bikote omendu zituen: Ramona Bengoetxea eta Genaro Zubizia batetik eta, Pilar Ostiza eta Dionisio Irigoien bestetik. Azken horiek ezin izan zuten bazkarian egon, baina oroigarria jaso dute. Urtean egindako 4 irteerak, festetako bazkaria eta Aitziber eguneko bazkariarekin batera, Nafarroaren eguneko bazkaria Ostatu Txiki elkarteko jardueren programa osatu du aurten.