Sekuoia hiltzear

Guaixe 2013ko otsailaren 5a

Udaletxe parean dagoen konifera sarri hilko da. Duela bi urte eta erdi ohartu ziren sekuoiak bazuela zerbait. Garai batean alde batetik bestera begiratu eta hostoak besterik ez ziren ikusten, baina, ordurako zuhaitza hostoak galtzen hasia zela jabetu ziren. Gerora gorritzen hasi ziren. Ur falta izan zitekeelakoan, udalak ureztatze sistema jarri zuen. Baina, sekuoiak ez zuen onera egin eta gaitza zuela jabetu ziren. Zuhaitza hiltzen ari da eta bizitza luzatzeko tratamendu aringarri bat emateko aukera dago, baina, berdin-berdin hilko da. Urdiaingo Udala zer egin aztertzen ari da. Batetik, adarrak lehortu eta erortzeko arriskua dagoela ikusita, udalekoek adarren bat mozteko dute buruan. Bestetik, udaberri aldera zuhaitza botatzeko aukera aztertzen ari dira. Baina horrekin batera hutsik geldituko litzatekeen espazio horretan zer egin erabaki beharko du udalak. Luzera20 bat metro luze eta 40 urte inguru ditu sekuoiak.