Eskolakoak robotika lehiaketan

Guaixe 2013ko otsailaren 15a

Igandean goizean Urdiaingo Herri Eskolako ikasleen talde batek First Lego League (FLL) robotikako lehiaketaren Nafarroako bosgarren edizioan parte hartuko du. Lehiaketa horren helburua ikasleen artean zientzia, teknologia, berrikuntza eta ekintzaileen balioekiko interesa sustatzea.Urdiaingoa parte hartuko duen 24 taldeetako bat izanen da. Guztiek ere adineko pertsonek dituzten arazoentzat irtenbide sortzaileak landu beharko dituzte. Horretarako, Talde parte-hartzaileek hilabete batzuk daramatzate beren lanak garatzen, eta aholkulari baten laguntza dute; hark zuzendu eta orientatzen die lanak prestatzeko prozesu guztian zehar.