Urtasunendako Almeriako Klasikoko Mendiko Sari Nagusia

Guaixe 2013ko otsailaren 25a

Igandean Almeriako Klasikoa jokatu zen, Roquetas del Marren jokatutako 185 km-ko proba. Puntuatutako hiru gain pasa behar zituzten txirrindulariek, eta Euskaltel Euskadiko Pablo Urtasun urdiaindarrak lortu zituen puntu gehienak, Almeriako Klasikoko Mendiko Sari Nagusia eskuratuz. Izan ere, eguneko ihesaldian sartu zen Urtasun, eta hiru gainetatik pasatzen azkarrena izan zen. Klasikoari dagokionez, tropelak ihes egindako tropela harrapatu zuen eta esprint estuan Mark Renshaw izan zen azkarrena, Janse Van Rensburg, Lasca eta Euskalteleko Juan Jose Lobatoren aurretik. Movistar TEam taldeko Imanol Erbiti hiriberriarra 32.a izan zen helmugan, denbora berean. Urtasun, aldiz, 65.a iritsi zen helmugara, 2:51ra, baina mendiko sariarekin. Martxoaren 3tik 10era Paris-Niza proba famatua jokatuko da, eta martxoaren 6tik 12ra Tirreno-Adriatico.