Langabeziatik irten eta ekintzaile izateko pausoa (II)

Guaixe 2013ko apirilaren 22a

Izen-abizenak: Galder Garmendia MikeoAdina: 35Auto-enplegua: Hiru Haitz furgonetak, ibilgailuak neurrira egokitzeko (sukaldea, ohea eta abar muntatzeko) enpresa, Urdiainen.Zerk bultzatu zintuen pauso hau ematera?Nire kontura aritzeko asmoa. . Nik bakarrik aurrera egiteko balio dudala iruditzen zait. Nola sortu zitzaizun zehazki enpresa horren ideia?Kasik betidanik izan ditut furgonetak. Nire furgonetak nik jarri ditut. Lagun batzuei gustatu eta haiei ere zerbait egin. Jendea, nik egindako gauzak ikusita gustura gelditu da eta, horrek, aurrera egiteko animoa eman dit. Lehen honetan, hasteko asmoa izan nuen, baina azkenean utzi egin nuen. Buruan beti tema horrekin bueltaka eta, azkenean, probatzea erabaki dut. Enpresa sortzeko zein pauso eman dituzu?Oraintxe paper kontuak egiten ari naiz, autonomotan alta, bideragarria den jakiteko kontuak egin... Zein aholku emanen zenioke langabezian dagoenari? Ametsen bat baldin badu, saiatzeko aurrera egiten, ez egoteko zain. Cederna-Garalurrek zertan lagundu zaitu?Kontuak ateratzen lagundu didate. Materialak eta nola planteatu. Lokalarendako dauden lege eskakizunak...Lanbide aldaketa handia da zure kasuan...Dezente, bai. Ikasi nituen gauza guztiak ez didate ezertarako balio izan. 10 urtez iturgin aritu naiz eta Indar enpresan eolikoak egiten ere. Eta orain, kontu honekin. Eta horretarako gehien balio didana nire kontura egindako gauzak dira.