Akabo Urdiaingo sekuoia

Guaixe 2013ko maiatzaren 29a

Herriaren etxe parean zegoen konifera handiak gaur azken eguna izan du. Gaixo zegoen, hiltzear, eta ezbeharren bat sortu aurretik, segurtasunagatik, udalak hura moztea erabaki zuen. Udaletxeko langileek, TDH enpresako plataformak baliatuz, hura moztu egin dute. Lehenik adarrak moztu dizkiote eta, gero, hiruzpalau metrotako zatitan moztu dute Sekuoia. Adarrak Mank-i eskainiko dizkiote, auzo-konpostean estrukturante gisa erabil ditzan. Moztutako enbor zatiak gorde eginen ditu udalak. Bestalde, sekuoiak utzitako espazioa hutsik geldituko da momentuz. Denborak esanen du espazioak elementu bertikalen bat eskatzen duen edo ez.