Urdiaingo I. Frontenis Txapelketa antolatu dute

Guaixe 2013ko urriaren 16a

Urdiaingo Gazte Asanbladak Urdiaingo I. Frontenis Txapelketa antolatu du. Bertan parte hartu nahi duten bikoteek izena ematea zabalik dute, urriaren 26ra arte. Izena emateko ondoko telefonoetara deitu behar da: 606 851 602 edo 639 571 095. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu. Momentuz 15 bikok eman dute izena. Txapelketa azaroaren 2an hasiko da eta partidak asteburutan jokatuko dira.