Patricia Paatsen margo erakusketa mustuko da gaur, 20:00etan, Urdiaingo Kaluxa tabernan. Otsailaren 14ra arte tabernatik pasatzen direnek olio margo abstraktuak ikus ditzakete.
Madrilen bizi da, nahiz eta sortzez argentinarra da Paats. Lastaila akaberako II. Altsasuko Arte Azokako artista gonbidatuetako bat izan zen. Margolariak aitortu duenez, olioak duen testura gogoko du. Baita koloreak asmo jakinik gabe nahastea ere. Pintura abstrakturako gero eta zaletasun gehiago aitortu du margolariak. Ikusleen begiradek koadroez egiten dituzten interpretazioak, batzuetan egilearen ezberdinak direnak ere gogoko dituela adierazi du Paatsek. Pintura zerbait herrikoi, libre gisa ulertzen du margolariak, horregatik estimatzen du tabernetan, jendea sartzen den tokitan bere lana erakustea, denon eskura egoteko.