Pablo Urtasun Dalcahueko Itzulian

Maider Betelu Ganboa 2014ko otsailaren 5a

Urtasunek PinoRoad taldearekin debutatu du Chiloén. Argazkia: PinoRoad.

Chileko Chiloé irlak Dalcahueko Itzulia hartu zuen asteburuan. Temuco hiriko Gerson Zuñiga izan zen txapelduna, Curicóko Jose Gutierrezen eta Mauleko Mandel Marquezen aurretik. Probari bere babesa eman zion PinoRoad taldeak. Proban aritzekoa zen Urtasunen taldea, baina lizentzia ez zitzaion garaiz iritsi eta ezin izan zuten parte hartu.