Udalak baso enkantea deitu du

Guaixe 2014ko apirilaren 1a

Urdiaingo Udalak plegu itxiko enkantearen bidez 1.496 pago saldu nahi ditu. Haiei 39.973 euroko balioa eman die. Interesatuek hilaren 23ra arte daukate proposamenak egiteko aukera. Lote bakar horretako 563 pagok 638,84 metro kubiko zur eta 327 egur kubikatzen dute. Gainontzeko 933etatik 1.315,8 metro kubiko egur atera daitezke.