3,4 kiloko amuarraina Urdiainen

Guaixe 2014ko maiatzaren 7a

Ander Aguirrek arrantzatu du

Egunotan ohikoa da gure ibaietan arrantzaleen presentzia. Badirudi, gainera, neska-mutikoek arrantzara joateko zaletasuna berreskuratzen ari direla. Urdiainen, egunero arrantzatzera doa koadrila bat. Eta badirudi fruituak jasotzen ari direla. Ander Aguirre Santanok 3,450 kiloko amuarraina arrantzatu zuen. Zorionak eta on egin!