Aurreko urteko esperientzia errepikatuz, Urdiaingo Gazte Asanbladak Futbol 7 Txapelketa antolatu du udarako. Txapelketa ekainaren 27an abiatuko da eta final handia abuztuaren 14an jokatuko da, Urdiaingo abuztuko festetan. Partidak asteburutan jokatuko dira, Urdiaingo futbol zelaian.
Izena ematea zabalik
Ekainaren 22ra arte, ondoko telefonoetara deituz edo WhatsAppa bidaliz: 610 061 026 / 608 408 762. Bikote bakoitzak 60 euro.