Asteburuan hasiko da Urdiaingo II. Futbol Txapelketa

Guaixe 2014ko ekainaren 25a

16 talde lehiatuko dira eta finala abuztuko festetan jokatuko da

Urdiaingo Gazte Asanbladak antolatutako Urdiaingo II. Futbol 7 Txapelketak erantzun bikaina izan du. 16 taldek eman dute izena eta asteburuan abiatuko da aipatu txapelketa. Partidak, jakina, Urdiaingo futbol zelaian jokatuko dira eta final handia abuztuko jaietan jokatuko da. Asteburuan jokatuko da lehen jardunaldia eta partidak ostiralean eta larunbatean jokatuko dira.

16 taldeak
A multzoa: Zorton, The Legends, Bainik Mendi eta Txunkai.
B multzoa: Bunker, Stifler FC, Kaymanak FK eta Aston Billa.
C multzoa: Piper Crew, Piperoxki, Drunken Soccer eta Jarra y Pedal.
D multzoa: Karrotillo, Minavo de Kiev, Iturmendi eta Altsasu.

Asteburuko partidak
Ostiralean
17:00etan: Zorton / The Legends
18:00etan: Piperoxki / Piper Crew
20:00etan: Minavo de Kiev / Iturmendi

Larunbatean
10:00etan: Karrotillo-Altsasu
11:0etan: Bunker / Stifler FC
12:00etan: Aston Billa / Kaymanak FK
17:00etan Bainik Mendi / Txunkai
19:00etan: Jarra y Pedal / Drunken Soccer