Baso aprobetxamendua enkantean

Guaixe 2014ko azaroaren 17a

Aurreko lote bateko enborrak.

Urdiaingo Udalak Maubia dermioan dagoen zuhaitz lote bakarra enkante publiko bidez saldu nahi du. 1.702 pagok osatzen dute lotea. 677 metro kubiko zur eta 1.984,7 metro kubiko egur kubikatzen du. Udalak 41.426,18 euroko hasierako prezioa jarri dio loteari (BEZ kanpo). Eskaintzak herriaren etxean aurkeztu daitezke abenduaren 15era arte.