Sarabeko gazta bigarrena Lizarran

Guaixe 2014ko abenduaren 1a

San Andres feriak zirela eta atzo XI. Urbasa-Andiako Gazten Txapelketa izan zen Lizarran. 11 artzainek aurkeztu zituzten euren gaztak lehiaketara. Epaileek, tartean Jose Mari Ustarroz uhartearra zegoen, Eulateko Ricardo Remirori eman zioten lehen saria. Bigarrena Urdiaingo Sarabe gaztandegiko Josu Ostizak jaso zuen.