Pablo Urtasunen debut bikaina Japonian

Japoniako lehen proban podiumera igo zen urdiaindarra.

Urdiaindarra hirugarrena sailkatu zen Japoniako Kopako lehen lasterketan

Igandean hasi zen Japoniako Txirrindularitza Kopa, Utsunomyan jokatutako probarekin (60 km). Team Ukyo taldearekin debutatu du Pablo Urtasunek. Urdiaindarrak lan bikaina egin zuen eta hirugarrena izan zen helmugan, esprint estuan. Bere taldekide Kazushige Kubokik irabazi zuen lasterketa eta Team Matrix taldeko Hayato Yoshida izan zen bigarrena.

Japonian parte hartzen duen lehen proban podiumera igotzea ez da edonolakoa eta pozik dago urdiaindarra. Igandean Kopako bigarren proba jokatuko du, Taiwaneko Tourra. Team Ukyo taldearen helburua Japoniako Kopa irabaztea da eta taldeak hasiera bikaina egin du.