Sagasetak elizari buruzko liburua aurkeztuko du

Guaixe 2015ko api. 17a, 11:56

Gaur, 20:00etan, Urdiaingo herriaren etxeko auzoan

 

Migel Angel Sagasetak Urdiaingo elizaren inguruko liburua idatzi du eta gaur aurkeztuko du. Artxiboetan jasotako informazioarekin ondu du liburua ikertzaileak. Aurretik Luzaideko bolanten inguruko eta Etxarri Aranazko Kontzezio ermitari buruzko liburuak argitaratuak ditu Sagasetak. Liburuaren aurkezpena ere Urdiaingo toponimiaren berreskuratze lanaren berri emateko baliatuko da.