Sebastian Aristizabal Irigoienek David Carmelo Oroz Alonsori pasako dio alkate ardura. Duela lau urte ez bezala, EH Bildurena izan zen udala berritzeko aurkeztu zen zerrenda bakarra. 2011n bi zerrendek lortu zituzten 299 botoak baino 66 boto gutxiago eskuratu zituen koalizioak; aurreko deialdian Bilduk jasotakoak baino 81 gehiago. Aurreko deialdiarekin alderatuta parte hartzea 7,05 puntu jaitsi zen igandean. Boto baliogabeak ere behera egin zuen, 1,8 puntu. Boto txuria, berriz, 10,3 puntu igo zen.
Nafarroako Parlamenturako urdiaindarrek lehen bi aukeren arteko aldea 60 botoren bueltan mantentzen da lau urte ondoren. EH Bildu da urdiaindarren lehen aukera. 11 boto galdu zituen igandean, baina portzentaje bera du. Geroa Baik NaBaik lortu zituen baino hamar boto gutxiago eskuratu zituen eta 0,89 puntuko jaitsiera izan zuen. Bi koalizioen arteko batuketak lau urtean 21 boto gutxiago ematen du.
Urdiaindarren parlamenturako hirugarren aukera Podemos-Ahal Dugu izan zen. UPNk azken deialditik 21 urdiaindarren babesa galdu du (5,26 puntu gutxiago), baina laugarren aukera izaten segitzen du Urdiainen. Bosgarrena PSN da, zortzi boto eta bi puntu galduta. I-Ek bere lau botoei eutsi die eta PPk bere babesa erdira jaitsi du Urdiainen, eta 5. aukera izatetik 8. izatera pasa da. Parte hartzea 2011n baino 3,17 puntu txikiagoa izan zen eta udal hauteskundeetarako baino 2,18 altuagoa. Boto txuria ere udal hauteskundeetan baino 22,21 txikiagoa izan da.
Udalaren osaera
EH Bildu
1. David Carmelo Oroz Alonso
2. Aitor Irigoien Irigoien
3. Oihana Gallo San Roman
4. Aitor Zubiria Arregi
5. Iñaki Galarza Agirre
6. Francisco Berdote Hernandez
7. Margarita Mendia Goikoetxea