Julio Sotoren bisita

Guaixe 2015ko eka. 18a, 14:06

Urdiaingo eskolako LHko 6. mailako ikasleen idatzia.

Ekainak 12 ostirala, Julio Soto Urdiango Herri Eskolara etorri zen. Lehenengo, gure gelara etorri zen eta bere gustuko bertso batzuk jarri zizkigun, Lazkao Txikirenak. Jarraian, bertsoa zertan lagundu duen bertsolari hobea izaten bertso batean azaldu zigun.
Ondoren, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak Kaluxara joan ginen 6. mailakook eta Julio Sotok egin genuen bertso saioa ikustera.

Bertso saioan: gure aurkezpenak, asmakizunak gelakideen ezaugarriekin, klaseko arauak, hiru txerritxoen antzerkia, maite dugun pertsona bati postala, Urdiaingo bertso batzuk, Baserrekaren sorreraren kondaira (behean) inguruko bertsoak bota genituen.

Bukatzeko, bertsolaritza eman zigun irakasleari, Josema Leitzari, agurra egiteko trikitixa eta gitarrarekin egindako bertso bat abestu genion. Horrez gain, bertso saio osoan zehar, Julio Soto bertsolariak guk egindako bertsoei erantzun ikaragarri politak eman zizkigun.

Oso ongi pasatu genuen, kaluxan jendez beteta zegoelako eta jendea Julio Sotoren eta gure bertsoekin emozionatu egin zirelako.

Egun bikaina!!
Eskerrik asko kaluxara gerturatu zineten guztiei!!!