Urdiaingo Eskolakoak Kaluxan Bertsotan

Guaixe 2015ko eka. 19a, 07:49

Urdiaingo Eskolako LHko 6. mailako ikasleak ostiralean Julio Soto Ezkurdia bertsolariaren bisita izan zuten. Klasean harekin izan eta gero Kaluxa tabernara jo zuten denek. Sotorekin batera, ikasleek bertso saioa eskaini zuten. Urdiaingo eskolakoek Josema Leitzarekin batera prestatutako bertso bakoitzeko Julio beste bat botatzen zuen. Trikitixa eta gitarrarekin lagunduta eskaini zituzten bertsoak. Gainera, Hiru txerritxoen ipuina bertsotan kontatu eta antzeztu zuten. Bertsoak tabernako pantailan proiektatu zituzten. Bertso saioak Urdiaingo eskolako ikasle guztik, Iturmendiko LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleak, gurasoak eta urdiaindarrak erakarri zituen eta gustura atera ziren denak. Behean Urdiain, gure herria bertso sorta.