Bihar zabalduko da igerilekua

Guaixe 2015ko eka. 19a, 09:25

Aitziber elkarteak Urriztin duen igerilekua bihar zabalduko da. Agorrilaren 31ra arte, 10:00etatik 20:00etara, Urdiaingo igerilekuetan bainua hartzeko aukera izanen da. Jendearen arabera, taberna zerbitzua denbora gehiagoz eskainiko da. Aurtengo kudeatzaileek igerilekuan kontzertuak, haurren eguna, triatloia eta beste jarduerak izanen direla aurreratu dute. Bestetik, enkarguz bazkariak eta afariak emanen dituztela ere jakinarazi dute. Aldez aurretik eskatu beharra dago 948 391 132 telefonora hots eginez.