Kantaita, baseliza, sua eta afariak

Guaixe 2015ko eka. 23a, 13:27

Gaur, herriaren etxetik 19:30 aldera abiatuko dira herriko neskak, garai bateko soinekoak jantzita dituztela eta herriko txistulariak lagun, San Joan ermita aldera. Eurekin herriko dantzari txikiak eta herritarrak joango dira. Izan ere, San Joan ermita izango da San Joan bezperako ospakizunen muina. Ermitan meza izanen da eta haren ondoren, ermitako plazan, sua piztuko da eta arto koxkolak erreko dituzte txikienek. Aldi berean, emakume gazteek San Joan kantaita abestuko dute, eskutik helduta erritmoa eramanez. Kantu bidez uzta ona eskatu dute. Ondoren dantzariak ariko dira. Bitartean auzatea eskainiko du herriak ermitan. Herrira bueltan afarietan bilduko dira urdiaindarrak, koadrilaka edo auzoka.