Urdiainen bizikleta hartzera

Guaixe 2015ko uzt. 3a, 08:31
Haurra bizikletan.

Larunbatean, 17:00etan, eskolen mailako lasterketa eta gynkana Urdiainen

Ohikoa denez, Urdiaingo festek txirrindularitza proba ekarriko dute. Larunbatean, 17:00etatik aurrera, eskolen mailako gynkana eta lasterketa jokatuko dira. Proba Burunda Txirrindularitza Klubak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Bertan Burunda eta Aralar Txirrindularitza Klubetako txirrindulariak ikusiko ditugu lanean promesen, kimuen eta haurren lasterketetan.

Juniorren II. Urdiain Trofeoa, agorrileko festetara atzeratuta
Asteartean, jubenilen II. Urdiain Trofeoa zen antolatzekoa Urdiainen, baina proba agorrileko festetara, agorrilaren 14ra, atzeratu behar izan dute, nonbait asteartean foruzainek ezin zutelako probaren jarraipena egin.