Urdiaingo San Pedro festak 2015

Guaixe 2015ko uzt. 6a, 09:18

Larunbatean hasi ziren Urdiaingo festak. David Oroz alkate berriak bota zuen etxafigua. Txirrindularitza probaren, koadrilen arteko bazkarien eta afarien ondoren parranda ordu txikira arte luzatu zen. Atzo, San Pedron bildu ziren urdiaindarrak eta alkate berriak dantzatu zuen lehen zortzikoa.