24 orduko lanuztea Magotteauxen

Guaixe 2015ko ira. 21a, 16:38

Lanean zela, langile bat gaizkitu eta hil egin da Urdiaingo Magotteaux enpresan gaur goizean. Osasun zerbitzuak enpresara hurbildu dira, baina gizonaren alde ezer gutxi egin ahal izan dute. Bere lankideak, dolua adierazteko, 14:00etatik biharko 14:00etara lan-uztea egiten ari dira.